Gordean bada ere, gai hauei buruzko mahai-inguruak gurean ere gertatzen dira. Azalkeriak eta topikoak alde batera utzita, bila dabilen jendea ugaritzen ari da: bizitzari zentzua eman nahi diotenak, sakoneko atsedenaren egarri direnak, zientzia gaietan ongi janzteko ahalegina egiten dutenak, Jainkoa eta maitasunari buruzko galderak egiten ausartzen direnak, eta erlijio, eta espiritualtasun bideak ezagutzeko prest daudenak…
Mundu globalean bizi gara, eta ikuspegi pluralak ezagutu eta lantzeko aukerak dauzkagu. Bakoitzak jakingo du non jarri bere habia. Nirea, hegaldi askoren ostean, kristautasunaren eskaintzan jarri dudala aitortzeko lotsarik ez daukat, nahiz eta gaur oso ohikoak diren, barregarri uzten duten parodia eta gogoetak.