Buruz gain lurra botatzen hasi ziren, eta astoa larri, zer gertatzen ari zen ulertu ezinik zegoen. Beltza baino beltzagoa ikusten zuen egoera, baina halako batean, indar biziz, goitik zetorkion lurra hanka azpian hartu eta sarjentuek baino jenio handiagoz lurra zapaltzen hasi zen, eta horrela, gora eta gora egin zuen zuloan. Ez dakigu lagun guztiak poztu ziren edo ez, baina asto zaharra handik irteteko gai izan zen.
Elkar zaintzen buru-belarri gabiltzala pentsatu nahi nuke, baina gure gizartera begiratuta, ez dakit zer esan. Beharbada, burua betiko lepotik dugula?