Otsoaren hozkada

Erabiltzailearen aurpegia Alazne Guridi 2020ko eka. 14a, 00:00

Oraingoan, otsoa etxe barrura sartu zaigu, hozka egin digu eta zauritu egin gaitu. Zauriak odoletan oraindik sakonak dira, mingarriak; ahaztezinak, beharbada: maitearen heriotza, langabearen etsipena, gaixoaren ahuldadea, askoren bakardadea, guztion ziurgabetasuna...

Historiari begiratuta, badakigu pandemia aldian behin gertatzen den hondamendia dela. Gure arbasoek ere bizi izan zuten esperientzia da. Orduan, zientziarik ez eta, Jainkoaren haserrean aurkitzen zuten pandemiaren zergatiak.

Gaur, zorionez, pentsamendu magikotik urrunduta, gaixotasun honen zergatiak zientziari eskatuko dizkiogu – pangolin eta saguzarrean begira dabiltzala jakin dugu–, baina galderak eta bilaketak, lehen bezala orain ere, bizirik jarraitzen dute; begiratu bestela berrogeialdian sortutako abesti eta idatziek esaten dutena: zergatik batzuek asko eta besteek hain gutxi? Zergatik gizatasun falta? Zergatik entregatzen diogu gure bihotza hondarrezko gaztelu ederrei? Jainkoa ona bada, zergatik horrenbeste sufrimendu?...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak