Mirenek adimen urritasuna du, baina badaki bizitzako gauza txikiez gozatzen eta esker oneko izaten. Mikel oso azkarra da, baina taldean lan egiteko zailtasunak ditu eta lankideak gutxiesten ditu egunero. Jesusek ez du piperrik ikusten, baina errebelazio aktore onenaren Goya saria jaso du aurten, eta askok, duen gizatasun zabalagatik miresmenez begiratzen diogu. Alberto kudeatzaile eraginkorra da, eta baita diruzale amorratua ere. Xabierrek lan baldintza onak ditu, baina burumakur ibiltzen da eta ez du lanerako irrikarik erakusten. Gauza berriak ikasteko orduan arazoak ditu Leirek, baina giza harremanetan oso maitagarria eta eskuzabala da...
Azken batean, argi dago pertsona guztiok gaitasun eta muga desberdinak ditugula, inor ez dagoela inoren gainetik, elkarren arteko harremanak aberasten gaituela, enpatiak mesede handia egiten digula eta duintasunean berdinak garela. Nork esan dezake kontrakorik?