Eta goitik begira jarrita, mundu mailan, hoberantz edo okerrerantz goazela uste duzu? Nazioarteko politika, gerra eta konponezina, ezberdinei gorrotoz begiratzea… Teorian, bake nahi dugu eta guztiontzat giza eskubide berak, baina aurten ere gizakiok egoera lotsagarriak sortu ditugu. Zer ondorio atera dezakegu? Maila pertsonalean ere, eguneroko estutasunari distantzia jarri eta tontor gaineko ikuspuntuak zer berri dakarren begiratzea erabat beharrezkoa izaten da batzuetan: zer daramat bizkarrean eta zer da baliozkoa? Sakonean zeren egarri naiz eta egunerokoan nondik nora nabil? Zer da, niretzat, bizitzan asmatzea?
Aurtengoari agur esateko, igo gaitezen gainera! Hartu dezagun arnasa eta bota garrasia, begiratu dezagun zabal eta ireki bihotza!