Matematikak, natur zientziak, musikak, hizkuntzak, mundu-ikuskerak eta gainontzeko ikasgaiek erronka handiak ekarriko dizkiete, eta onez gainditu nahi dituenak, jolasak eta denbora-pasak ahaztu beharko ditu neurri handi batean.
Hezitzaileen erronka ere ez da makala; gurasoena eta irakasleena diot. Izan ere, azken batean, pertsonak egitea da lortu beharrekoa. Eta horretarako bada zaindu beharreko beste gauzarik, tituluez gain. Nola egin beren barrua eta bizitza gizatasunez aberasteko? Zeintzuk dira elkarbizitzaren balioak? Nola lagundu benetan libre izatera irits daitezen? Zein jarrera erakutsi nahi diegu sufrimenduarekiko? Eta zein ibilbide eskaini zoriona argitzeko?...
Beste behin, asmo onik ez da faltako ikasturte berrirako.