Lotan gauden bitartean, ametsaren eta errealitatearen mugan, errenak arin-arina dantza egiten du, itsua laguntasun gabe hara eta hona ibiltzen da eta hitz-motelari hitz-jarioa dario. Beldurraren gauean, zezenaren hankapetik eta gaiztoaren sabeletik irten ezinda ere ibiltzen gara, malkarrean beherako bidea bilin-boloka egiten dugu eta maite ditugunen zorigaitzak izerdia eta negarra eragiten digu.
Ai, ama, zein ederki ezagutu eta zaintzen gaituen lau hankako amets-habiak! Eskerrik asko eta musu bat zu asmatu zintuenarentzat!