Arrandegiko eta harategiko zati ederrenek laster izango dute jabea: "Mesedez, ona eman gero, egun berezirako da eta!". Kaleak Gabon giroz jantzi ditugu, eta etxeko txikienak ere jabetu dira horretaz: "Non da Olentzero orain? Aurten ere etorriko al da?".
Batzuei tristura edo nostalgia sortzen die giro honek: "Etxeko aulki hutsa gehiago nabari dut garai honetan, eta nahiago nuke argi guztiak itzali…". Familia arteko harremanak ere proban jartzen dira eta hausturak eta bakardadeak gogoan izango dira zenbait etxetan.
Beharbada, zurean, belaunaldi ezberdinetako mahai-inguru aberatsa izango duzu: batzuek, gorputza dantzan jartzen duen edozein abesti zoro nahiago; beste batzuek, berriz Hator, hator edo Olentzero noiz abestuko larri. Belen-en sortu zaigu Jainkoa egiaz ospatu eta kantatuko duena ere izango da. Dena delakoa, izan daitezela egun bizigarriak!