Milaka emakumek, ezkertiar izan edo eskuindar, erlijioso edo laiko, ahotsa jaso du bake hitzarmen iraunkor baten alde, eta guztientzat giza eskubide duinak eskatzeko. Prayer of the Mothers abestiaren inguruan bildu dira, elkarri eskuak eta bihotza lotu dizkiote, eta esperantzaren doinua zabaltzen ari dira mundu osoan zehar (https://youtu.be/YyFM-pWdqrY).
Emakumeok, izan ere, badugu tokia historian, badugu hitza injustiziaren aurrean, badugu kemena bakea eraikitzean, badugu indarra bizia zaintzean, badugu konfiantza eta esperantza otoitz egitean… Gizonezkoek ere badute tokia on bidean, eta pausoan lagun izateko arrazoi denak ditugula iruditzen zait; ez baikara elkarren etsai, noski, bidelagun baizik.