Elkarbizitzaren haziak

Erabiltzailearen aurpegia Alazne Guridi 2016ko ots. 6a, 00:00

Euskal Herrian, aspaldidanik, elkarbizitza hobe bat eraikitzeko haziak ereiten ari gara.

Zenbait hazi ale bide-ertzean erori dira eta hankapean hondatu ditugu. Beste zenbait sasi artean erori dira eta ernetzean, arnasa faltan, ihartu egin dira. Bada lur onean erori den alerik ere.

Ikur ezberdineko biktimak sufrimendu eta minean elkarrekin bidea egiten ikusten ari gara; elkar entzunez, zubiak eraikiz eta zauriak ongian landuz. Biktima guztiei omen eta aitortza egiteko aprobetxatzen ditut lerro hauek. Orain argiago ikusten dut jasan duten mina, eta hortik nire miresmena eta barkamen eskaera, batez ere, ETAren indarkeriaren aurrean isilegi geratu nintzelako.

Espetxetik etxerako bidean jarri da zenbait herritar ere, alde biek adostutako akordioari esker. Hauei bezala, beste askori ere irekiko al zaio gaur bertan etxera itzultzeko bidea! Jose Luis Alvarez de Santa Cristinari, bereziki, eskerrak ematen dizkiot, eskaintzen duen testigantzagatik (Arantzazu aldizkaria – 979. zenbakia).

Aurten, Donostiatik abiatuta, elkarbizitzaren ikurrina daramagu Europa osoan zehar. Gutako bakoitzaren ardura da Xabier Leteren Euskalerri nerea abestiko hitzak betiko lurpean uztea: Anaien aurpegian begirada hotza, ezpainetan iraina, harrizko bihotza…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak