Assalamu Alaikun

Erabiltzailearen aurpegia Alazne Guridi 2014ko abe. 17a, 00:00

Malala Yousafzai 17 urteko neska pakistandarrak Bakearen aurtengo Nobel saria jaso berri du, Kailash Satyarthi ekintzaile indiarrarekin batera.

Esker ona eta txaloa beraientzat eta, baita, era isilagoan justizia eta bakearen alde beren bizia ematen duten guztientzat ere.

Norvegiako Nobelaren Batzordeak Malala eta Kailash saritu ditu, haur guztien hezkuntza-eskubidearen alde eta hauen zapalketaren aurka egiten ari diren lanagatik. Malala gazteak, talibanen gehiegikeriak salatzen ditu, batez ere, nesken hezkuntzaren aurka daramaten politikagatik. Kailashek, berriz, urteak daramatza haurrak lanera behartzen dituztenei bideak zailtzen.

Gorrotoa eta gaizkia, maldan behera doan elur pilota bezala, sendo eta sendotuz doa munduan zehar. Baina, zorionez, badira maitasunaren aukera egin dutenak ere. Malalari, talibanek masaila lehertu zioten tiroz, eta honek, gorrotoari gorrotoz erantzun beharrean, beste masaila eskaini dio munduari, errespetuz eta adorez hitz eginez, eta guztion onginahia ozen aldarrikatuz; baita bere erasotzaileena ere.

Beste behin bistan gelditu da, indarrak eta botereak hondatu ditzaketela gauza batzuk, baina baita ere, onginahia eta maitasunaren aurrean gorrotoak ibilbide motza duela.

Assalamu Alaikun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak