"Aurpegi hiztunak"

Erabiltzailearen aurpegia Alazne Guridi 2013ko aza. 13a, 01:00

Nahitaez gure izaera eta bizipenak aurpegian finkatuta geratzen zaizkigu.

Badira beti haserrea erakusten duten aurpegiak, Autoestimu gutxi edo asko dutenak. Jenio bizikoak edo mantsokoak. Arduragabeak edo arduratsuak. Egoistak edo bihotz-zabalak. Barrukoa egiaz bizi dutenak edo itxura hutsean geratzen direnak… Badira tristuraren forma hartu duten aurpegiak, nekez, nahigabez eta etsipenez beteak.

Gaitzaren presentzia bistaratzen dute. Ondoez eta bizi-ezinaz hitz egiten diguten aurpegi minduak dira. Badauzkagu luzaz begiratzea merezi duten aurpegi ederrak ere. Itxuraz zahartuak, mila arrastoz markatuak, desitxuratuak, baina alaitasun barea erakusten dute; zauriak maitasunean oratuak eta bakez jantziak dauzkate, eta konfiantzan oinarritutako begirada bizia dute.

Sarritan, horietako batzuek zerbaiten edo norbaiten testigu diren susmoa uzten digute. Ez dira ezagunak, ez dute aparteko bizitzarik, ezta gizartearen begien aurrean arrakastarik ere. Sakontasun zabalez begiratu ezkero, beharbada, harriduraz eta esker onez zaharren egoitzako gurpildun aulkian aurkituko dugu bat, sukalde bazterreko lan isila egiten beste bat, baztertuen pauso berean lagun beste bat, lantegiko zalapartaren erdian beste bat...

Ez dira asko, baina, zorionez, badira eta izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak