Mexikoko mariatxien kantuak, Japoniako manga marrazki bizidunak eta Belgikako garagardorik goxoenak. Erromako hiri historikoko jatetxe berezi bat ere ezaguna dugu eta inoiz ez gara galduko Bartzelonako edo Madrilgo erdiguneetan. Ez ditugu, ordea, Enkarterriak ezagutzen, ez dakigu Mundakako Aratusteetan zein kanta jotzen dituzten. Baliteke Maule eta Atharratze inoiz bisitatu ez izana. Gutxik jan ditugu ogi-mamiak Tafallan, Mendabian edo Berbintzanan eta Biarritzeko karriketan ere galdu egingo ginateke. Gure habitata, gure Euskal Herri maitea… Geure sentitzen dugu eta kanpora goazenetan nondik gatozen adorez esaten dugu, gure herriaz harro. Inoiz ere azalpenak eman behar izan ditugu: "Bergara, Gipuzkoa… It’s near San Sebastian, Euskal Herria…". Gurean inon baino hobeto jaten dela eta parajerik ikusgarrienak ditugula predikatzen dugu domina lepotik harro jantzita.
Baina benetan ez ditugu gure lurrak, ohiturak, kaleak eta bazterrak ezagutzen. Batzuetan ezezagun gara gurean.