Ez diot buelta asko ematen, sinplea eta erosoa izatearekin nahiko! Badira urte batzuk gaur kontatu edo, hein batean, kritikatu nahi dudana gertatu zela. Inauteri eguna heldu zen eta mundu guztia pozik eta alai; ni, pozik, horrela utziko dugu. Goizeko lehen tragoa hartzen geunden, betiko tokian eta betikoekin. Halako batean, kuadrillako baten gurasoak pasa ziren gertutik eta honako hau entzun zen: "Begira horrek, de punky, ona mozorrua!". Borobilaren ertzetik erantzun batek: "De punky ez; hori nere moduan joiak!". Eta egia zen, nire lagunaren janzkera bera zeukaten guztiek. Txupa beltza, kamiseta apurtua, mila piercing, bota zikinak eta krestak. Orduan konturatu ginen guztiok lagunak erabilitako tonuak amorru toke bat bazeukala.
Inauteriek badute jai eta umore kutsu hori, baina ze grazia egiten dio punk bati jendea horrela mozorrotzeak? Heavy bati? Mexikar bati?... Batzuentzat kultura eta bizitza ulertzeko modua den hori, beste batzuentzat mozorro.