Bada hasierarik amaierarik gabe?

Erabiltzailearen aurpegia Alex Arteaga 2024ko abe. 21a, 00:00

Urtea amaitzera doa, eta 2024an egindakoen eta lortutakoen errepasoa egiteari ekin diot abenduak 20 dituen honetan.

Abenduro izaten dudan sentsazio arraroak ohi narama guztia atzean uzten ari garela pentsatzera. Bizitzan izandako etapei itxiera modukoa ematera. Despedida kutsua izaten du urte amaierak; baita aro berri baten etorrera ere. Atzean utzi behar al ditugu, baina, egindako eta lortutako guztiak? Zergatik hasi behar diogu aro berri bati? Zergatik agur esan eta amaiera eman? Ondoren, jakingo al dugu nola hasi? Gabonak gustuko ditudala aitortuko dizuet, zergatik ez. Lagunekin elkartzea, familia giroan otordu goxoak egitea... Biziki maite ditut mahai-inguruko elkarrizketa eta eztabaidak, etxekook ardo botila on bat esku artean dugula. Agian, 15 eguneko oporraldia ere izan daiteke…

Aroari amaiera emango diot zutabe xume honekin, sasi-idazle fazetan, eta baliteke honek amaierarik ez izatea. Nork daki. Okertuko ez naizelakoan eta inspiraziorik bada, ez diot amaierarik emango hasiera literario honi. Eskerrik asko, editore eta irakurle. Urte amaiera on, eta bejondeizuela hasierarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak