Tabernako filosofoak

Erabiltzailearen aurpegia Alex Arteaga 2024ko api. 19a, 00:00

Maite ditut taberna izkinetan aurkitu daitezkeen filosofoak, sarri inongo ikasketarik gabe, esperientzia lagun, bidea argitzeko gai direnak. 

Astakeria galantak botatzen dituzte sarri, barre urduri bat ateratzen didatenak. Isilik geratu, eta tipo hau erotuta dagoela pentsatzen dut, baina ezin altuan esan, ordea… 

Askotan gertatu izan zaizkit horrelakoak bizitza ikusi eta bizitzeko beste ikuspuntu bat duten pertsonei entzutean, eta horregatik galdetu izan diot neure buruari: "Hi, zeatik ez dok holakon bat itxen?". Erantzuna bizkorra izaten da; berehala alarmak salto egin, eta ezezkoa ematen diot neure buruari. Ohartzen naiz nolako beldurra diodan gauza berri bat egiteari, inoiz egin ez dudana egiteari edota urteetan zehar egunero errepikatu dudan errutina beste modu batean ikusi eta aldatzeari. Nire inguruko pertsonengan asko gertatzen dena ere bada honako hau; beraz, filosofo hauei kasu egiten hasi beharko ote dugu? 

Azken finean, kalea bizitza da, eta kalean bizitza egiten duenak kalea ondo ezagutzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak