Doluminaren ikasketak

Erabiltzailearen aurpegia Alba Benitez Ortiz 2025eko abenduaren 23a

Badira kosta ahala kosta saihestu nahi ditugun gaiak. Izena emate hutsak deseroso egiten dizkigutenak.

Badira denoi beldurra ematen diguten eremuak: heriotza, osasun mentala, dolua. Isilarazitako hitzak. Bazterretan utzitako esperientzia eta sentipenak. Duela bi hilabete, lagun maite batek bere buruaz beste egin zuen. Duela bi aste, beste lagun baten bikotekideak ere bai. Denbora tarte labur horretan, isiltasuna loditu egin da, eta harekin batera galdera asko sortu dira: zer egiten dugu minarekin? Zer leku egiten diogu besteen sufrimenduari? Zaintza kolektiboari? Nola bihurtu dugu dolua bakarkako ariketa, isilean egin beharrekoa? Nola ikasi dugu aurrera jarraitzen, ezer gertatu ez balitz bezala, produktibitatea eten gabe (lanera beti joan behar garelako, noski), mina barruan gorderik?  

Inoiz baino gehiago, erritual gehiago behar ditugu. Dolu indibidual eta kolektiboak bizitzeko aukerak eta lekuak. Gorputzak elkartu, hitzak eta emozioak partekatu, dolua elkarrekin egiteko. Bada garaia ere osasun mentalaren inguruan eraiki ditugun hormak eta aurreiritziak eraisteko, beldurra ematen digunari —eta digunei— begietara so egiteko, onartzeko. Batez ere, sufritzen dutenei benetan entzuteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak