Bertso eskola

Erabiltzailearen aurpegia Alazne Jauregi Alkorta 2026ko uztailaren 1a

Hamar urtetik gora pasa genituen ingeleseko klase partikularretan, First eta Advanced ateratzeko.

Titulua lortzea zen helburua, eta lortu bezain bizkor utzi genituen klaseak. Udaberria bizikleta gainean pasatzen dute askok, Quebranta prestatzeko, eta amaitu ostean zin egin euren buruari ez direla bi hilabetez bizikleta gainean eseriko. Korrika egiten hasteko helburu politak dira San Silvestre eta Lilatoia. Gradua, masterra eta aparteko formazioak egiten ditugu, helmugan gure ametsetako lana zain izango dugulakoan. Helbururik ezean ez al du zentzurik egiten dugun ezerk?

Badira urte batzuk bertso eskolan elkartzen hasi ginenetik. Hasi ginenean baino hobeak garela dio maisuak; astearen araberakoa dela esango nuke nik. Ez dugu txapelketarik prestatuko, eta, ziurrenik, lagun arteko saio informalez harago, ez dugu inon kantatuko. Hala ere, ederra da albokoari entzutea: "Egun desastrea izan dut lanean, baina pozik noa etxera". Presiorik eta betebeharrik ez dagoenean, plazerak bere lekua aurkitzen du. Probatu duenak badaki zer den hau. Probatu nahi?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak