Izan ala ez izan. Industriari eta proiektu enpresarialei emana dagoen bailara honetan jaio eta bizi naiz, eta zalantzak dauzkat amatasunak zein leku daukan proiektu hauetan. 23 urteren bueltan egiten ditugu lan munduko lehen urratsak, egonkortasun eta exijitutako esperientzia bildu orduko iristen zaigu hirugarren hamarkada, eta orduan hasten dira gizonak goi-karguak okupatzen eta emakumeak ama izaten. Orain arte gizonek eta aitek diseinatutako estruktura baten baitan funtzionatzen dute goi-karguek: erabakiak hartzeko moduak, ordutegiak, bileren aurretiko small-talk-etako kodeak…
Amentzat konplikatua da 18:00etan bulego batean biltzea Trump-en arantzelen albo-kalteak aztertzeko. Aitek sofan jarrita El economista irakurri bitartean amek Meteoblue begiratzen dute, hurrengo egunean umeari praka motzak edo luzeak jantzi erabakitzeko. Goi-karguetan iraun duten ama apurretatik zenbatek uste izan dute ama txarrak direla? Zenbat aitak hartzen dute euren burua aita txartzat lana lehenestearren?