FOMO

Whatsapp zabaldu duzu:

Irailaren 6an Zetak Illunben, egin zerrenda eta nik hartuko ditut sarrerak. Sagardotegira martxoaren 23an; bihar azkeneko eguna izena emateko. Maiatzeko zubian zerbait egin nahi badugu mugitu beharra dago, prezioak gora doaz

Momentu batean pentsatu duzu: ume bat behar dut, edo bikotekide bat Salamancakoa; neure izena zerrenda guztietan ez idazteko auto-onarpena emango didan pisuzko arrazoi bat. 

Pribatutik iritsi zaizu mezua: Bizi honetan ezin da ezer inprobisatu. 

Zerrenda guztietan idatzi duzu zure izena, nahiz eta bezperan erdietara ez duzula joan nahiko jakin badakizun. 

Instagram zabaldu duzu, eta eguneko limitera iritsi aurreko algoritmoak reels batean erakutsi dizu: FOMO. Fear of missing out. 50 segundotan azaldu dizu zer den: ingurukoek esperientzia ederrak dituzten bitartean norbera ez egotearen beldurra. 

Eta halako batean pentsatu duzu: neuk baino gehiago ote daki honek nitaz?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak