Shaher Saad

Erabiltzailearen aurpegia Amagoia Lasagabaster

Ez da samurra Palestinan gertatzen ari denaz idaztea.

Egunero ikusten ditugun irudiek nahikotxo adierazten dute, eta, askotan, hitzak soberan daude. Baina duela gutxi, aukera izan nuen Palestinako Langileen Sindikatuen Federazio Nagusiko idazkari nagusi Shaher Saad-en hitzak entzuteko, ELAko kongresuan. Guztiok hunkitu gintuen berbaldia egin zuen; txalo zaparrada eta "Palestina askatu!" oihu artean, langileen errealitateaz aritu zen.

Urriaren 7aren ondoren, 1,4 milioi langile palestinarren artean, 507.000 lan gabe gelditu ziren goizetik gauera bitartean. Baina langabezia-tasa izugarriaz gain, hamazazpi hilabeteren bueltan galera ekonomikoak hileko 400 milioi eurokoak izan direla kalkulatu dute. Gaur arte, 7.000 milioi eurotik gorako pobretzea gertatu da Palestinan.

Nekazarien lurra izanik, okupazio eta eraso militarrek utzitako errealitateaz ere hitz egin zigun. Israelgo agintariek 292 familiak osatutako 28 komunitate-beduinoren desplazamendua eragin dute, gutxienez. Horren eraginez, olibondoen uztak biltzea eragotzi diete. Idazkari nagusiaren esanetan, Gazan 2023ko urriaren 7a ezkero olibondo guztien %70 baino gehiago suntsitu dituzte. Horrela, funtsezko duten baliabide nagusiari eraso egin diote. Gazako zerrendatik kanpo ere estrategia berbera da: nekazariek urte luzez landatu, zaindu eta ustiatutako lurrak okupatzen dabiltza, bidegabeki.

Beste errealitate bat da Israelgo merkatuan lan egiten duten palestinarrena. Agintariek, okupatutako lurraldearen ekonomia nazionalaren erabateko kontrola gauzatzeko, Palestinako lan-eskuaren %25 erabiltzen dute. 

Azkenik, hitz gordinak entzun genituen. Mundu osoko langileon dirua, pentsio-funtsen bidezkoa, batez ere, inbertitzen dela Israelgo asentamendu eta okupazioan. Baita genozidioan ere. "Martiriak" deitzen zien Shaher Saaden-ek. 1.402 osasun-langile martiri, 200 kazetari martiri, 800 hezkuntza-langile martiri… Zerrenda luzea izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak