Astean zehar alaba txikia zaintzen du eta ahal duen denbora guztia lanbide eskolan inbertitzen du, sakrifizio handiz. Milak ez zuen amatasun bajarik izan, ezta prestaziorik kobratu ere. Pertsona kategoria aitortzen zion agiri gabe, ez zuen izan horretarako eskubiderik. Aurten lortu ditu baimenok, eta kontratua egin diote. Orain, industriako enpresa baten lan egiteko aukera suertatu zaio, eta hori egungo jardunarekin nola bateratu galdetu du sindikatuan. Ostalaritzako lan finkoari eutsi, edo behin-behineko lana hartu? Biak batera egitea legezkoa ote den galdetu dit. Bai, bai, horretako legea oso eskuzabala dela erantzun diot. Astean zazpi egunez lan egitea oso legezkoa da.
Ditxosozko Atzerritartasun Legea baimentzeagatik barkamena eskatu eta lotsa sentitu dut. Dena aldapan gora du Milak, eta, hobetzen saiatuta ere, gaizki.
Gizarte Segurantzak 25 milioi etorkin langileren kotizazioak beharko ditu datozen 30 urteotan guri erretiroa ordaintzeko. Bizitzaren ironia...