'Mea culpa'

Erabiltzailearen aurpegia Amagoia Lasagabaster 2022ko ots. 6a, 00:00

Harritu egin naute kartzelatik irten ondoren Mikel Goñik telebistan esandako lehenengo hitzek: "Egindakoa onartu eta kito, orain aurrera begiratzea besterik ez daukat buruan".

Ez naiz sekula pilotazalea izan, eta badakit bere sasoirik onenenean ere ez zuela osperik onena pilatu baztandarrak. Baina berriz diot, bere hitzek guztiz harritu naute.

Izan ere, ez da bat ere ohikoa gaizkileak bere errua onartzea.

Hor ditugu konfinamendu garaian kristoren bakanalak antolatu dituzten goi agintariak, espioitza eta ustelkeria kasuetan zipriztindutako enpresari prestigiosoak, pederastia kasu ugari tapatutako elizgizon boteretsuak, zerga iruzurgile profesionalak... Inork, eta inork esaten dudanean inork da, ez ditu bere ardurak onartzen. Kondenatuak izan eta gero ere, euren errugabetasunaz harro agertzen dira.

Bueno, behin, bati entzun genion: "Sentitzen dut, oker egin dut eta ez da berriz pasako". Baina zintzotasun horrek ez zizkion konbalidatu delitu guztiak... Harrezkero Abu Dhabin dabil guztion artean ordaintzen diogun pentsioa gastatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak