Aberastasuna banatzeko bi modu daude: langile klaseak bere lana saltzen duen prezioa –soldata– igotzea; eta gehien dutenek zergen bitartez gehiago ordaintzea. Fiskalitatea justizia ariketa da. EAEn Europako presio fiskalaren batez bestekora hurbilduko bagina, 6.000 milioi euro gehiago batuko genituzke urtero. Europatik sekula etorriko dena baino askoz gehiago.
Zalaparta galanta eragin dute youtuberrek, zerga gutxiago ordaintzeko Andorrara joan direlako. Baina ez dago haraino joan beharrik, gurean ere badira youtuber azal lodiak.