"Elgeta, 23:10..."

Erabiltzailearen aurpegia Alex Labaien 2012ko martxoaren 25a

… txakur-zaunkak kalean. Leihora gerturatu, eta… bi txakur!

Bat, gure etxe aurreko lorontzi handiaren ondoan.

Leihoa zabaldu, eta... "txakurrá!". 

Ospa egin du. 

Txakurdunak? 

Atzetik, berriketan, lasai, zabor-poltsa eskuan dutela.

Elgeta, 23:20.

... txakur-zaunkak kalean. 

Leihora gerturatu, eta… txakurra! 

Gure etxe aurreko lorontzi handiaren ondoan. 

Gerturatu zaio txakurduna, eta lepokotik tira egin dio. 

Berandu? 

Ni, leiho ostean… 

Begira… 

Ospa egin du txakurrak. 

Txakurdunak, alde… 

Atea zabaldu, eta kanpora atera naiz. 

Paisaia-ri begira geratu naiz… 

Lorontzi ondoan… putzua. 

Ondoan, atzoko oroigarria… 

Hamar metrora, atzoko bigarren oroigarria…

Bien tartean, joan den astekoa.

Elgeta, 23:45. 

Ordenagailua piztu. 

Idatzi. 

Ordenagailua emendatu. 

Ohera, 00:15.

---------------------------------

Alex Labaien

Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak