Diotenez, horiek dira bizitzan gizakiak egin beharrekoak.
Nik arbola gaztetan landatu nuen, eta duela 7 urte ama titulua eskuratu nuen. Orain, liburu bat idaztea tokatzen zait, baina... urtean 3-4 bider ate-joka etortzen zait Sergio iritzi-artikulua idazteko, eta batzuetan izerditan egiten dut!
Jarri zara zu zeu pentsatzen liburu bat idatzi beharko bazenu lortuko al zenukeen? Orri bat, bi, hiru… ideiak lotu bata bestearekin… istorio bat sortu, amodiozkoa, beldurrezkoa, misterioduna…
Ane Odriozolak joan den astean eman zigun berria, beste liburu bat. Gogoan dut El secreto de Gibola liburua Arrasaten aurkeztu zuen eguna. Gerturatu eta, “ze sorpresa zu idazle!”. Orain, ordea, “noizko hurrena?”. Eta bai, udazkenean haren azken bitxia esku artean izango dugu: Veredicto.
Liburu bat idaztea falta zait, baina, momentuz… Ane, Gema, Itsaso… idazle fin asko ditugu, zorionez, eta haiek sortutako bitxiak disfrutatuko ditut arbola baten azpian, alaba ondoan izanik.