Dirulaguntzak ez

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Juldain 2026ko apirilaren 1a

"Dirulaguntzak besterik ez, eta lana noiz? Guk ere joan behar izan genuen, baina lanera joan ginen".

Horrelako eta antzerako adierazpenak entzuten ditugu etengabe gure kaleetan, lagun artean… Baina norbaitek hausnartu du Atzerritartasun Legearen oinarrian dagoen lan- eta egoitza-baimenak delakoaz?

Nire egunerokoan atzerritarrekin asko egoten naiz. Oraindik ez diot inori entzun dirulaguntzetatik bizi nahi duenik edota bere herrialdetik dirulaguntzengatik etorri denik. Gehienak, guztiak ez esateagatik, herri txiroetatik, diktadorez betetako herrialdeetatik, indarkeriaz jositako herrietatik… datoz. 

Hausnartu dezagun, bai, lan-eta egoitza-baimenak esaldiaz. Estatuan sartzen utzi eta ondoren bizitzeko eta lan egin ahal izateko, baimena eskatu behar du pertsonak. Baina arazoa ez da hori bakarrik; arazoa da gaur egun gutxienez bi urte itxaron behar duela eskaera egin ahal izateko, eta, noski, baldintzak ez dira gutxi. Harrigarria, ezta?

Nola lan egin? Nola aurrera egin? Zein aukera uzten ditu Estatuak? Argi dago arduraduna nor den: Estatua. Sartzeko ateak ireki, eta, ondoren, trabak eta trabak besterik ez. 

Estatuak ez du beste aukerarik ematen: dirulaguntzak eskatu eta kontraturik gabeko lanak bilatu. Norbaiti okurritzen zaio, bestela, nola ordainduko dituzten alokairua, ura, argia, janaria, arropa…? Nola aurre egin? Zaila da benetan egoera. Pentsa momentu batez nola biziko zinatekeen bi urtean zehar legezko diru-sarrerarik gabe.

Panorama horren guztiorren aurrean, ordea, orain Estatuak ezohiko erregularizazio-prozesua iragarrita du, eta gizartea beldurtzen ahalegintzen dabiltza batzuk. Pozgarria da horrelako prozesu bat martxan jartzea, eta agerian uzten du Atzerritartasun Legeak dituen hutsuneak eta gaizki-eginak. Beraz, bai! Ezohiko prozesuari bai! Denok dugu-eta bizitza hobeagorako eta aukera berrietarako eskubidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak