Baina urte aldaketak bere prozesu berezia ere badu. Tokian tokiko ohiturak daude.
Aurten jakin dut Kolonbian, urte amaieran, urte berrian sartzeko hori koloreko arropa bat eramatea komeni dela, oparotasuna izateko.
Italian urte amaieran lentejak jaten dituzte. Lentejaren irudi borobil eta txikiak dirua dirudi, eta horiek janda oparotasuna eta zorte ona erakartzen dela pentsatzen da.
Urdiainen Ur goiena, ur barrena izenez ezagutzen den ohitura jarraitzen dute. Urte berria hasi bezain laster herriko iturrietara joaten dira urteko ur berria edatera. Ur berriak, berritzeko, urte berrian bide onez hasteko.
Ohiturak, ilusioak, sinismenak… askotarikoak eta iritzi ezberdinetakoak.
Norberak jakingo du zein ohitura jarraitu edo ez. Nik urte berrian ilusioa beharrezkoa dut. Urtea aurrera joanda ikusiko dut urte amaieran zein balorazio egiten dudan eta, horren aurrean, egindakoak errepikatu edo aldatu. Momentuz, baina… aurrera!