Hasiera Bergaran izan zuen Elizaren proiektua da Bidean. Eliza inguruan zebiltzan eta oraindik ere jarraitzen duten zenbait boluntariok eman zioten hasiera proiektuari, eta bailarako beste parrokiekin elkartuta erabaki zen Arrasaten kokatzea zentroa.
Bideanen hezitzaile taldea gaude boluntarioekin batera eta, nola ez, bertako protagonistekin, proiektuan parte hartzen dutenekin. Hamaika arrazoi bertan eguna emateko: etorkinak bizi ametsak bilatzen, haurtzaro zailak heldutasun lasaiaren bila, ohitura ezegokiak bideratzeko desioarekin... Denetariko arrazoiak batzen gaituen familia osatzen.
Bideaneko istorioan zu ere parte izan zaitezke. Pelikula batean bezala protagonista edota kanpotik begiratzen, baina bertan, istorioa osatuz.
Ateak zabalik ditugu eta jakin badakigu oraindik ere, ia 8 urte betetzera doan zentroa izanda ere, askok ez gaituzuela ezagutzen. Horregatik, berriz esango dizut: ateak irekita daude. Etorri, ezagutu eta gozatu!