Poliki-poliki... mundua pikutara!

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Juldain 2024ko urr. 20a, 00:00

Palestinan egunero hildakoak inolako eskrupulorik gabe.

Haurrak eta helduak egunero, edozein ordutan eta edozein modutan.

Mendebaldeko Saharan egunero desagertuak, torturatuak, hildakoak... eta telebistan aipamenik ez.

Venezuelan, bi hilabete luze igaro eta gero, oraindik diktadura kalean eta herriak bozkatutakoari jaramonik ez.

Ukrainan bonbardaketek jarraitzen dute, baina komunikabideetan gero eta isilago; badirudi erakusten ez dena ez dela existitzen.

Hauek azken hilabeteetan gehien entzuten ditugun berriak, baina badaude beste herrialde batzuetan ere gatazkak, eta hauek bai, hauen isiltasuna nagusi.

Gertutik bizi dut Maroko iparraldean rifeñoek bizi duten egoera. Urte luzeetan bizitzen ari diren egoera. Zapalduak eta ezer esateko eskubiderik ez. Hitz bat esan eta ondorio larriak jasateko aukera guztiak. Rifeño asko dira gaur egun erregearen aurka egiteagatik kartzeletan daudenak.

Badugu lana, bai, mundua zuzendu nahi baldin badugu. Benetan diktadura zapaldu beharra dugu eta demokraziarengatik borrokatu. Ezer ez badugu aldatzen... poliki-poliki... pikutara denok!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak