Bihotzean min

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Juldain 2024ko eka. 14a, 00:00

Hegoaldetik milaka pertsona datoz egunero iparraldera.

Iparraldean dute begirada, etorkizun oparoagoa amets. Amets europarra. Baina ametsak, askotan, amesgaizto bihurtzen dira. Etorkinekin horrela da, zoritxarrez.

Urte asko daramat etorkinekin, lanean nahiz lanetik kanpo ere. Istorio asko ditut kontatu ahal izateko, baina badago egoera bat denek amankomunean dutena: bihotzeko mina.

Bihotzak min egiten du, handia. Bihotzak gauetan min egiten du. Min guztiak dira txarrak, baina bihotzeko mina oso txarra da.  

Etxetik esku hutsez egun eguzkitsu batean atera eta buruan dugun ametsaren bila bidaia hasten dute. Europarako ametsaren bila. Lan egin eta senideak laguntzeko ametsa. Behin Europara heldu, eta amets goxoa gazi bihurtzen da.

Lan egiteko baimena behar da eta baimen hori lortzeko gutxienez hiru urte pasa behar dira. Orduan hasten da bihotza mina eragiten.

Egunak luzeak, gauak ilunak, ametsak gaziak, etorkizuna gogorra... ezintasuna nabaria. Goiz batean etxetik atera eta bat-batean ezer egiteko aukera denbora luze batean.

Bihotz taupadak gogortzen dira, ezintasunaren aurrean ezer egiteko aukera ez izanagatik. Helburuak, lan egitea zenak, bertan behera gelditu beharra du; bitartean, goiz horretan utzitako senideak sufritzen ikusten ditugu, baina ezin ezer egin. Bihotzean mina, min handia. 

Eta orduan zer? Zer egin dezakegu? Ezer gutxi… edo asko. Guk asko egin dezakegu, gure esku dago: pasa den asteburuan bozka eman eta beste Europa bat bozkatu. Gure esku dago politika migratorioen aldaketa. Mundua, nahi edo ez, politikak mugitzen du eta gure esku dago politika eredu bat edo beste izatea. Horregatik eta beste hamaika arrazoirengatik bozkatzea eskubidea den mailan, erantzukizun bat ere bada. Ezin dugu mundua edonoren esku utzi, bakoitzak badu bere esku munduan eredu bat edo beste egotea eta horrela bihotzeko min gehiago edo gutxiago eragiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak