Eskerrik asko egun batean gure Euskadi maitatu honetan bizi garen Arrasaten herriarengatik zuen denbora emateko aurrerapausoa eman zenutelako.
Ez da plaza erraza Arrasate. Zorionekoa sentitzen naiz Arrasaten bizitzeagatik. Maite dudan herria delako; nire denbora librea herriari eta arrasatear guztiei ahal dudan neurrian eman nahi izan diet beti; orain ere bai.
Ez da erraza Arrasaten, beste herri askotan bezala, EAJ-PNVkoa izatea. Askok barre egingo duzue lerro hauek irakurtzerakoan eta askok, zuen barruan bakarrik bada ere, onartuko duzue ez nagoela gezurrik esaten. Zergatik?
2022ko otsailean eman nuen aurrerapausoa eta agerraldia egin genuen Arrasateko EAJkook nire lehendakaritza aurkezteko. Urteetan lanean ibili eta gero, alderdikideek aukeratu ninduten Arrasateko EAJko lehendakari izateko. Ohorea niretzat! Baina orduan hasi ziren, zoritxarrez, errespetu faltak.
Azken egunotan azkena: lagun batekin kafea hartzen nengoela, mugikorrean mezua jaso nuen: "Zelatan jarri duzu iruzkina?". Ez nuen ezer ulertzen. Mugikorrean jaso nuen esandako iruzkina, eta ez, ez nintzen ni. Baina bazirudien ni nintzela, Agurne eta EAJren aldeko iruzkina. Zenbat Agurne arrasatear ezagutzen dituzu EAJren aldeko iruzkina idatzi dezaketenik? Baina tira, nola frogatu nire irudia erabili duela beste norbaitek? Zer egin dezaket?
Zurekin nire kezkak eta sentipenak konpartitu eta aurrera jarraitu!
Baina adorea soberan daukat eta animatzen zaitut bai, zu, aurrerapausoa eman dezazun maite dugun Arrasateren eta arrasatearren alde. Erronka ederra eta EAJko talde izugarria!