Urtea luzea da. 365 egunetan lorpen ugari izaten ditugu, nahiz eta ahaztera jo sarri, egunean egunekoak ikuspegia moztuta. Horregatik, 2022ko azken orria kentzerako, garrantzitsua da urtean zehar bizi izandakoa errepasatu eta lorpenen zerrenda osatzea.
Ez da ezereza gertatu urte zaharra Arrasaten; ez da hutsala izango berria. Horretan ahaleginduko naiz, 2023a ahal den onena izateko arrasatearrontzat.
2022an heldu nion erronka politiko berriari. Badut eta badugu zeregina.
Aurten ere Arrasateri beste bultzada bat emateko EAJko taldean nago. Ilusioa eta indarra ez zaizkit falta. Lantalde polita, gogotsua eta sendoa dugu. Zer gehiago behar dugu? Zeu. Zeu behar zaitugu. Zurekin hobeto lortuko dugu lantsua dena, zurekin aukera gehiago izango dugu irabazteko, zurekin batera joango gara arrasatearren alde. Gurekin nahi zaitugu, zuk nahi baduzu. Zu gurekin, guztion Arrasate elkarrekin egiten 2023an.
Urte berri on!