Arantzazura bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Juldain 2022ko ira. 16a, 00:00

2019an izan zen Arrasate Herriak Arantzazura egindako azken erromesaldia. Egun berezia Arrasate Herriarentzat; nola ez, fededunontzat, bereziki, baina herriarentzat, orokorrean.

Parrokiak antolatutako ekintza da, herriarentzat antolatutako ekintza, fededuna izan edo ez, inongo ezberdintasunik egin gabe. 

Aurten, irailaren 11n ospatu dugu eguna. Bertan izan gara zenbait herritar. Berezia izaten da erromesak heltzean bertan Udaleko ordezkariek eta Arantzazuko fraideek egiten diguten ongietorria. Elkarrekin egoteko aukera bikaina.

Aurten mezetan entzundakoak barruak astindu dizkit. Hilabete exkax daramat publikoki politika munduan eta bizitzen ditudanak benetan sinestezinak dira une askotan.

Kritika onargarria da. Noski kritikak onartu behar ditugula gure egunerokotasunean. Nik onartzen ditut, baina onartzen ditut konstruktiboak, ez suntsitzaileak. Kritika horiek errespetuz eta gizarte hobeagoa lortzeko helburuarekin egindakoak izaten badira, zergatik ez? Pertsonari min egiteko bakarrik egindako kritikak ez ditut onartzen. 

Ez hori bakarrik. Gaizki egindako zerbaiten aurrean errespetuz egindako kritika baldin bada eta zuzentzeko ideiarekin baldin badator, oso ondo. Baina errespeturik ez eta min egiteko helburuarekin egindako kritikak gaizki egindakoaren aurrean, proposamenik ez dakarren kritika bat, ez dut onartuko.

Egiten den guztia ez dago ondo; ez noski. Baina egiten den guztia gaizki egitea, hori bai meritua!

Zorionekoak gu zuzentzeko aukera dugulako, zorionekoak gu lanean jarraitzeko indarrez beteak gaudelako, zorionekoak gu entzunak eta ikusiak kudeatzen dakigulako!

Ez ahaztu kritikatzen ditugun horiek senide eta lagunak dituztela. Ez ahaztu lanean dauden horiek herriak aukeratu dituela. Ez ahaztu gaur bertan daudenak bihar, agian, ez direla egongo, zu zaudelako. 

Errespetuarekin dena da onargarria, noski, baina ez dut uste inork gaizki egiteko helburuarekin lan egiten duenik mundu honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak