Eman aukera pertsonari

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Juldain 2022ko ots. 15a, 13:54

Azken urteetan asko ikasteko aukera izan dut. Ama izan naiz, ama bakarra. Ikastaro luzea, baina emozioz betetakoa. Ama izatea ez da gauza erraza, bakarrik izateak baditu bere gauza onak eta txarrak. Aurreiritziei kasu egin izan banie, ez nintzateke gaur munduko ama zoriontsuenetako bat izango.

Azken urteetan orain dela asko hasitako proiektua utzi eta urte asko dituen erakunde batean buru-belarri sartzea erabaki nuen. Caritasen proiektua den eta Sarea Fundazioak kudeatzen duen Bidean Heziketa Zentroan lan egiteko aukera eman zidaten eta hemen ere izugarrizko ikasketa egiten nabil. Caritas zer den badakizu? Bai? Benetan? Lanean daramatzadan 5 urte hauetan jende asko gerturatu da zentrora eta askok beste iritzi bat zuen Caritasen inguruan. Aurreiritziak? Agian!

Azken urteetan esperientzia ezberdinak bizitzeko aukera izan dut eta esperientzia horietan jende ezberdin asko ezagutzeko aukera izan dut. Aurreiritziak alde batera utzi eta pertsonak ezagutzen nabil. Lanean, kalean, eskolan... aurreiritziak alde batera uztea erabaki nuen eta gerturatutako pertsonei nire bizitzan sartzeko aukera ematea erabaki nuen.

Azken hilabetean, adibidez, inoiz pentsatuko ez nukeen pertsona bat nire bizitzan sartu da. Ez dakit kasualitatea den ala ez, baina aurreiritziak nire barne mantendu izan banitu, seguruenik ez nioke nire bizitzan sartzeko aukerarik emango. Zorionekoa ni erabaki hori hartu nuenean!

Egunero topo egiten dugu pertsona askorekin. Gure antzekoak edo ezberdinak. Agian, ez hain ezberdinak; edo bai, oso ezberdinak. Baina gerturatzen zaizkigun pertsona hauei gure bizitzan sartzeko aukera emanez gero, askotan sorpresak jasoko ditugu.

Eman aukera pertsonari, ezagutu pertsona eta utzi aurreiritziak alde batera. Bizitzak hamaika sorpresa ditu zuretzat, niretzat izan dituen eta etorkizunerako gordeta dituen bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak