Opor garaia pasa dugu, edo pasatzen gaude. Alabarekin oporretan joateko aukera ezberdinak aztertu ditut. Alokairuan etxetxo bat, kanpin batera, hotelera…
Hoteletan badaude pertsona bakarrarentzat gelak, gela familiarrak, gela bikoitzak, hirukoitzak... Eta guraso bakarra osatzen dugunontzat gelak? Gelak bai, tarifak ez! Alabarekin hotel batera joan nahi izanez gero, bi pertsona helduren tarifa bera ordaintzera behartzen naute. Justua dela pentsatzen duzue?
Agian, nonbait egongo da kontuan hartzen gaituzten hotelak; nik oraindik ez ditut aurkitu.
Familia ugaria osatuz gero aukerak, familia tradizionala osatuz gero aukerak, bakarrik joanda aukerak... Guraso bakarreko familia osatuz gero...
Estatu mailan milaka familia gaude guraso bakarrekoak eta Euskadin dagoeneko 200 familia baino gehiago gaude MSPE elkartearen barne. Agian, garaia da, behingoz, guraso bakarreko familiak ere kontuan izateko alor pribatuan naiz publikoan. Ezta?
Gehiago jakin nahi MSPEren inguruan?