Etapa bakoitzak dakarrena ikasten dugunian, etapa hori bukatu eta beste berri bat hasten da. Modu horretan goiaz aurrerantz eboluzionatzen, momentu bakoitzak dakarrena ikasixaz eta bizixaz. Nik ointxe etapa oso aberasgarri bat bukatzen dot: Xinkona etapa. Beti esan dot Xinkona, neretzat, denda arrunt bat baino dexente gehixau izan dala, bertan bizi eta ikasi dotena izugarrixa eta zoragarrixa izan da, sekula ez dotena ahaztuko bene-benetan. Baina bada denboralditxo bat barru-barrutik sentidu dotela Xinkonak beria emun dabela, eta baitta nik be berakin batera. Beraz, bihotz-bihotzetik Xinkonai agur esateko ordua allau jat, pena eta esker on galantakin.
Hezkuntza aldetik jarraitzeko bidia hasten jatela sentitzen dot; hortarako, Xinko-k –beste izen eta identitate batekin– bere atiak zabalik eukiko dittu, nahi daben guztientzat, eta nik esandako etapa berri hau bertan hasi deixen. Baina ez da txutxez betetako dendia izango, baizik eta ideia berri, sormen, intuiziño, ilusiño eta material berrixez betetako toki berri bat. Baten bat animatzen bada ixten dan Xinkonako txutxe eta abarrekin beste toki polit baten jarraitzen, nik animatuko nuke, eta hasieria emuten laguntzeko prest be egongo nintzake, nahi izanez gero. Mila esker 11 urtian Xinkonatik pasau zaten guztioi, benetako plazera izen da!