8 urteko baten ikuspuntutik

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Jauregi 2021ko mar. 20a, 00:00

Kaixo! 8 urteko neska bat naiz eta behin eta berriz konfinatuta nago. Oso gogorra da derrigortuta egotea etxean, baina oraindik gogorragoa da nire lagunak eskolara sartzen ikustea edo kalean jolasten ikustea nire etxeko balkoitik.

Eta gogorragoa, oraindik, eskolako etxeko lanak egin beharra etxean, zailagoak baitira eta nire amak ez dakielako esplikatzen.

Ume guztiak denbora guztian gaude konfinatuta, eta eskatu eta eskatu egiten diguzue. Nahikoa da, ezta?

Batuketa: 1.000 egun etxean + 100 makilatxo sudurretik + 3.000 etxeko lan + 5.800 haserre = Estresatuta gaude!

Kaixo! Ni 8 urtekoaren ama naiz, eta konturatu naiz zenbat exijitu diedan nire alabei, batez ere, konfinatuta egon direnean: ariketak egin, hau jaso, laga nire lanak egiten... behin eta berriro.

Konturatu gara zelako meritua daukaten? Zuek bai zaretela mundialak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak