Pertsonalki sekulako sentimentu positibuak jaso dittut, ahaztuta geunzkan baloriak irten dabe berriz kanpora, eta hori danera transmititu da: bai musika konpartiu dabenak, laguntza eskaini dabenak, ekintzak antolatu dittunak, arauak errespetatziaren alde egin dabenak lan, eta abar, eta abar.
Eskertzekua danei. Baina: txaluak umiendako, osasun zerbitzuendako, hirugarren adinekuendako... eta gaztiak zer? Ez dia existitu ala? Bi hilabete etxian gurasuei pegauta eta lan eta lan, horrek bai meritua galanta euki dabela! Eta ez jakue aipamenik be egin! Edade hortan dan zailakin!
Beraz, nere aldetik: zorionak gazte guzti-guztioi euki dozuen merituaittik!
Zuek bai ejenplua! Aupa zuek!