Nik urteko errepasua egittia alperrikua ikusten dot, ze eginddakua egindda dago; pasau jakun gauza onenekin geratzia onena. Baiña urte berrirako bizitza hobetzeko eta ilusiño berrixak eskatu eta lortzen saiatzia, hori bai beti egin biharko giñukeela. Ez urte hasieran bakarrik, edozein egun da ona gauza txarrak alde batera laga eta zerotik hasteko.
Nik neuk gauzatxo bat daukat pendiente, eta orokorrian mundu guztiari luzetzen jat berdiña egitteko gonbidapena: pasau deigun denbora gehixago eta, batez be, kalidadekua gure umiekin. Askotan parkera juten gara eta literal: helduak eserlekura zuzenian eta umiei: "Benga, segizu jolastera!". Etxera aillegau eta gu sofara eta umiei: "Benga, ekarri egizu jolas bat, edo hartu egizu tableta". Gurekin jolastu, sukaldatu, garbittu, zikindu... danetik egitteko prest darela!
Berdin da zer egin, gurekin bada eta jolas eran egin ezkero. Geuk seguru eurek baino hobeto pasauko dogula! Badago eguneko estresa pikutara bialtzeko modu hoberik, ala?