Danok igualak garela, etab, etab. Baina haber: zela izango gara igualak emakumion artian be bakoitza mundu bat da eta! Beste gauza bat da eskubide igualak aldarrikatzia, emakume izatearren (lantokixan, esaterako) haurdunaldixan eta holako egoera ezberdinetan gizonekoen eskubideen azpittik bizi bihar izeten garalako, bape justua benetan.
Baina berdinak garala esatia... inundik inora, eta eskerrak, gainera, bestela pentzau zelako mundua sortuko giñuken. Emakumiok gauza askotarako kapazitauta gare, eta gizonak beste askotarako, hola ekilibrio bat sortuaz.
Ze pasatzen da askotan? Alde batek bestiai norbere aldera egin deixen exijitzen doula, eta hor hasten dia deskonpensaziñuak.
Hala be, ni emakumia izanik, zela ez ba daukogun meritua aittatu! Espezie "sobrenatural" bat garala argi dago: zenbat kapazidade dauzkun dana aurrera etaratzeko: umiak, etxia, lana, familixia, eta hau eta bestia eta handikaldekua...
Marabillak egitten dittugu egun bukaerarako, guk bai meritua! Beraz, zorionak emakume guztioi eta baloratzen gaittuzuen gizonezko guztioi! Aupa, gu!