Eskerrik asko danoi!

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Jauregi 2014ko urt. 1a, 00:00

Bizitzan beti egoten dia denboraldi onak eta ez hain onak...

.. eta neri pertsonalki, holakotxe "ez hain on" bat bizitzia tokau jat azkenaldixan. Dana dala, gauzak zaillak jartzen dienian be, beti dago zerbait (minimua bada be) pozgarrixa, positibua, ilusiño txiki bat sortzen dotzuna... eta inportantiena zerbait horri eustia izeten da.

Honegaittik, gaur idazten dodan artikulu honekin esatia nahi dotzuetena ondorengua da: Hala moduz zaren momentu horretan dana dezente gehixago baloratzen dala, detaille txikixenak be sekulako baloria lortzen dabela, hitzak be askoz gehixago baloratzen dittuzula. 

Guzti honegatik nahiko nuke milla esker ez, millioika esker emun dan-danoi: apoiau gaittuzuenei, laguntzeko prest egon zaretenei, gure pendiente ibili zaretenei, edozein momentutan esku bat bota dozuenei, eta abar luze-luze bat. Ez daukogu hitzik jaso dogun guztia eskertzeko. Beraz, esan biharra daukat sekulako leziñua ikasi dotela bai osasun aldetik, baiña, batez be, solidaridade aldetik eta humanidade aldetik. 

Izen pilla esan neizke (familixia, lagunak, herrittarrak, bizilagunak, ikastarotako guraso eta haurrak, M. Paz, Miren, Olatz...), baiña GOIENA guztia beteko nebanez, orokortzia onena: eskerrik asko danoi, bihotzez! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak