... gure herrira inguruko herrixetako jendia (eta ez hain ingurukua) etorri dan bizitzera, batez be jende gaztia izan dana. Hasieran kejau eitten giñan esanaz: "Joe... lo eittera besterik ez dira agertzen!", entzun zeiken kalian herritarren ahotik esanda; eta egixa da, kasu batzutan halaxe zan, baina deretxo, eskubide guztiakin be esan, ezta?
Halata be, gauzatxo bat daukat nik esateko. Gure herrixan bizi dan jende hau dana iadanik ez da guretzat jende ezezaguna, baizik eta kalian danok agurtzen gara, berriketaldixak eukitzen ditxu... eta onena: "Herriko ekintzatan eta herrixan alde eta hoberako eitten dian aktibitatetan parte hartziaz gain, ekintzak antolatzen be jardutzen dabe!" Ez da hau eskertzekua? Bertako askok baino gehixau sarri! Esaterako: ointxe pasau dan Mairuan Alardian zenbaitxek hartu dabe parte, ludotekia antolatzen be bai, komertziuak jartzen, auzotako jaixak antolatzen, eta abar, eta abar.
Azken finian herrixa aberasten, eta hau da antzuolarrok benetan nahi doguna, ezta?
Ba orduan esker onekuak izen gaitxezen eta balorau deigun gure herrixa dan Antzuola hobetzen eta aurrera iruaten laguntzen daben guztiei eta danon artian lortu deigun herri bizi eta dexente bat eukitzia!
Gora Antzuola eta antzuolarrak!