"Dendia bakarrik ez"

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Jauregi 2012ko ots. 29a, 16:00

Maiatzian urte bat izengo da Xinkona dendia zabaldu nebala.

Txikittatik daukaten afiziño eta trebetasuna da eskulanak eittia, beti jardun dot eitten eta hau jendiakin konpartidu ahal izetia nere betiko ilusiñua realidade bihurtzia izen da. Neuk einddakua erakustiaz gain, jendiai norberak einddakua gustatzia benetan da betegarrixa.

Eskulanez gain, beti umien munduan sartuta ibili naiz eta horregaittik esan neike gaur egun nere bi pasiñuak lotzia lortu dotela: umiekin eskulanak eittia. Hasiera baten ez nekixen zela planteau, baina gogua, ilusiñua eta borondatia dagonian dana lortu leikela konfirmau neike. Ikastarotan ixa ordubete alkarrekin pasatzia baino dexente gehixau eitten dogula pentzaten dot, sormena, konfiantzia eta bizitzako beste aspektu batzuk be trukatzen baitittu. Horrekin, egun hain galduta zeren baliuak eta ohitturak pixka bat berreskuratzia lortu dala antzeman dot; ume eta gaztetxuak berriz hasi dia etxian eskulanak eitteko ohitturak hartzen, gurasuekin eta lagunekin eskulanak konpartitzen, ideiak trukatzen, alkarri erakusten eta laguntzen... Horixe da nik daukaten helburua, eta bagoiatz danon artian gero ta aberatsaua eitten. Aprobetxau gura dot esateko, bihotz bihotzez, eskerrik asko, nigan eukittako konfiantziagaittik!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak