... urte dexente dala pasau zan gauza bat etorri jat burura, gaurko moduko egun baten, urte batzuk atzerau, baina oingo moduan jaixen ondoren pasau zana. Gehixenok honezkero badakizue zertaz nabillen; gure herrixan egon zian uholdietaz dihardut hain zuzen be. Benetan gogorra izen zan haura dana bizi izetia, zelako desastria, zelako sustuak eta bildurrak, zelako galerak… gogorra benetan geure herrixa egoera horretan ikustia, ondio markak be nabarmenak dia; denda batzutan ipinitta dago noraino allegau zan ura.
Baina ez dot nahi oroitzapen triste eta penagarri bat gogora ekartzia, baizik eta uholde harek ekarri zittuan gauza positibuak akordau eraitxia baizik. Ez jat sekula ahaztuko zela danok irten giñuan kalera eta bakoitzak ahal zeban eran bai herrixa garbitzen eta bai herrittarrei be laguntzen jardun, berdin zan ze eta zela eitten zan, danon helburua iguala zan: herrixa bere onera bueltatzia eta ahal zan neurrixan danok geure bizitza normala berreskuratzia. Baitta lortu be! Beittu bestela zelako edarki aurrera etara dogun danon herrixa! Eta onena da danon artian lortu doula, elkarlanian eta alkarri laguntzen. Beraz, momentu triste bat gogoratu biharrian, zorion eta eskerrik asko on bat jaso deigun!
Gora Antzuola ta antzuolarrak!