Bakoitzak bere bizitza eitten dau eta ez ga ondokuai begira egoten, ez da lehen bezelako harremanik eukitzen ingurukuekin. Zati haundi baten egixa da, baina azkenaldixan sekulako irakasgaixa jaso dotela esan biharra daukat.
Aspaldittik ilusiño haundi bat neukan; eskulanen dendia jartzia. Danok dakiun bezela, Antzuola bezelako herri txiki baten denda bat jartzera ausartzia dexenteko saltua emutia da, eta jendiak hoixe esaten zoztan. Baina probau barik iñok ez daki zela jungo dan ondio ez dana ein, ezta? Ta holaxe ein dot, aste pare bat da dendia ipintzia lortu dotela, eta baitta gustora geratu be! Herrixan aldetik oso jarrera ona euki dau, eta horrekin bakarrik nere ametsa errealitate bihurtu da. Zeoze diferentia eta originala eittia nahi nebalako jende asko eta askon laguntza eskatu eta jaso biher izen dot, eta gehixenak neuk eskatu be ein barik emun be gainera.
Benetan esaten dot laguntza hau dana ez dagola ezela be eskertzerik, zuek danon borondatiagattik ez balitz izen, ezingo nukelako hainbeste denboran euki doten ilusiñua, neuk einddako eskulanen dendia, aurrera eruan. Norbere ilusiño haundi hori eindda ikustiak ez dauka inungo prezioik.
Honengatik danagatik, eskerrak dan-danoi! Eta segi deigun alkarri laguntzen denbora askuan!