Alaitz Jauregi: "Beeeti prixaka!"

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Jauregi 2011ko urt. 31a, 01:23

Zenbat aldiz esaten dosten: "Hartu dana trankillau... zure egunak 48 ordu euki biharko litxuzke! Eon zaitxe trankil".

Ba bai, arrazoi guztia, gaur egun (neu lehenengua) ez dou denboraik hartzen ezta atsalde bat pasiauaz pentzatzen pasatzeko be, edo denbora nahikuakin kirola disfrutauaz itxeko be, edo ta liburu bat irakurri ta irakurri egoteko be prixa barik. Ez dot esaten ez dounik aisialdixa apobetxatzen, baina zela?

Ba korrika baten! Gimnasiora juteko ordubete justu-justu, (ta espriñian irten harutz jun bihar dulako), eta ordu erdi daukatela irakurtzeko ta benga azkar denboria pasau baino lehen!

Kalian gaen bitxartian hurrengo eguna antolatzen gare, ta ezagunen batekin geratzen ganian berbetan, bi hitz da: "Jun ein biot e, prixaka nabil da!" Behin bizi biher ta contra reloj beti? Gainera zenbat eta azkarrau ibili orduan da denbora gutxiau ta gauza gehixau eitteko, ez dauka bukaeraik.

Ez dot esaten denboria ezer ein barik gora begira pasau bihar dunik, baina txipa zela aldatu pentsatzen hasi geinke, geure onerako izengo da ta.

Akaso ez gaitxu gehixau betetzen atsalde oso bat biharra daukan lagun bati entzuten laguntziak, azkar baten pasiaria, kafia, errekauak, garbiketak, etab, etab, etab, eitten jardutiak baino?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak