Arazoa handitzen joan da, kexa udaletxera sartu eta ez delako inongo mugimendurik nabaritzen. Dirudienez, Udalak eta Diputazioak erabakiak hartzeko arazoak dituzte edo ez zaie axola basurdeek egiten dituzten kalteak izaten duen eragina baserritarrengan.
Nire ustez, azken urteetan ehiza denboraldi bukaeran ematen dira baimen gutxi batzuk, eta kalteak denboraldi hasieratik izaten ditugu.
Nahiz ehiza-barruti, gordeleku edo erreserba izan, kalteak daudenean berehala lortu beharko lirateke baimenak, uxaldiak egiten dituztenek arazorik ez dezaten izan.
Kaltetuok noiz arte jasan behar dugu Udalaren eta Aldundiaren eraginkortasun falta?
Herriko kaleetara heltzen direnean hartu behar dituzte erabakiak?