... komunikabideetan Urdangarin eta erregearen familiaren abentura eta desbenturei. Egoera ekonomiko eta sozialak ez du onera egin azken urtean, baina mugimendua erabat hilda egon da azken hilabeteotan.
Bitartean, Espainiako Gobernuak Bankia bereganatzeko lehen pausoak eman ditu, eta oraingoan ere, badirudi ez dela erantzule zuzenik egongo; guztion zergak erabiliko dituzte gutxi batzuen arduragabekeria ordaintzeko. Nora begira egon dira agintariak orain arte?
Prentsaurrekoan, Ekonomiako ministroak hainbat neurri hartuko dituela adierazi du asteon: udalen eta autonomia-erkidegoen kontuetan muturra sartuko du, egoera ekonomiko lazgarrian dauden erkidego eta udaletan, behintzat.
Ba omen dago Guadalajarako probintzian 3.500 biztanleko herri bat 7.058 urte beharko dituena bere zorrak itzultzeko; non daude, bada, astakeria horren erantzuleak? Horrelako zenbat kasu daude? Ez ditu inork ikuskatu herri horietako kontuak? Europako beste herrialdeetan gertatzen al da horrelakorik?
Spain is different esaten zuen lelo ezagun batek, baina aspaldian badirudi Spain erabat lelotu dela; bitartean, Guadalajarako herri batean lelokeria ordaintzen jarraituko dute, gutxienez, 7.000 urtez.