"Enpresak eta ongizatea"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Urzelai 2013ko ira. 24a, 02:00

Krisi ekonomikoa eta langabezia dira, azken azterketa batzuen arabera...

... euskaldunoi gehien arduratzen gaituzten gai edo arazoak.

Zein da, ordea, soluzioa? 

Formula magikoren baten faltan, bidegurutze, aukera edota elementu ezberdinen artean, hitz gutxi batzuetan nire ikuspuntua konpartitzera natorkizue.

Azken urteotan asko hitz egin izan da berrikuntzari buruz. Beharbada, gehiegi. Askotan, terminoa bera desgastatzea edo banalizatzea lortu arte. Eta azkenaldi honetan asko hitz egiten ari gara ekintzailetasunari buruz. Leku guztietan. Denok ekintzaileak izan beharko bagina bezala. 

Terminoak termino eta modak moda, era batera edo bestera, izen batekin edo beste batekin, bi gai hauek berebiziko garrantzia dutela deritzot.

Berrikuntzak, bai teknologikoak eta baita ez teknologikoak, enpresari lehiakorragoa izateko bidea zabaltzen diolako: produktu berriak merkaturatzeko, merkatu berrietara iristeko, bezeroen beharretara hobeto egokitzeko, negozio ereduak birplanteatzeko, balio proposamen hobeak eskaintzeko, azken finean.

Ekintzailetasunak enpresa berriak sortzea dakarrelako; alde batetik, langabeziari alternatiba bat eskainiaz; eta beste alde batetik, enpresa berrien bitartez enplegua sortuaz.

Beraz, gure apostuetariko bat, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Departamentutik, agente ekonomikoen berrikuntza eta euskal gizartearen ekintzailetasun maila bultzatzea da, beraien eskutik enpresa berriak sortzea eta ditugunen lehiakortasuna hobetzea posible delako. 

Eta ez dezagun ahaztu, besteak beste, honek baimenduko digula enpleguak sortzea, aktibitate ekonomikoa berpiztea eta, ondorioz, ongizatea eta gizarte politika egokienak bermatzeko baliabide nahikoa izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak